![]() |
||||||||||
Hiriarteko ahotsak Asociación Navarra Nuevo Futuro-k martxan jarritako Garapenerako Hezkuntzaren proiektu bat da Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Proiektu hau 12-19 urteko gazteei bideratuta dago eta honek munduko egoera hobeki ulertzen lagundu nahi die, baita ekintzetara bultzatzen ere eta batez ere mundu hobeago bateko nahian hezitzen. Talde txikietan, Nafarroako gazteek baita Mexikokoek ere hausnartuko dute mundu mailako gure gizarteaz hiriko fenomenoa erabiliz. Gero, irratia eta arte plastikoak erabiliz, irrati saioak grabatuko eta eskulturak eraikiko dituzte hausnarketa horiek adierazteko. Horrela, sentsibilizazio mezuak gizartearen artean hedatzeko euskarri hauek erabiliko dira erakustaldien, performance solidarioa baten eta teknologi berrien bidez . Proiektu honekin, Asociación Navarra Nuevo Futuro-k, gazteak protagonista bihurtu nahi ditu, parte hartzailea piztuz eta bere bizi moduan eta beraien gizartean balore solidarioak eragiten dituen kontzientzi kritiko bat sortuz. |
||||||||||
|
||||||||||